Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Convit, Jacinto

Mediku venezuelarra (Caracas, 1913). Legenari aurre egiteko hainbat ikerlan egin ditu, baita txerto bat eratu ere. 1987an Asturiasko Printzearen Ikerkuntza Zientifiko-Tekniko saria eman zioten, gaitz horren eta beste zenbait gaixotasunen aurka eginiko lanagatik.