Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Condorcet, Marie Jean Antoine Nicolas de Caritat markesa

Frantses filosofo, matematikari eta politikaria (Ribemont, 1743 - Bourg-la Reine, 1794). Essai sur le calcul intégral (1765) eta Le Problème des trois corps (1767) liburuak idatzi zituen gaztetan eta Frantziako Zientzia Akademian sartu zen 1769. urtean. Ekonomia politikoari buruzko bere artikuluak berridatzi zituen Encyclopédie lanerako. Legebiltzarreko lehendakaria eta Konbentzioko diputatua zelarik, irakaskuntza publikoaren erreformarako proiektu bat aurkeztu zuen (1792). Girondarren taldekoa zela salatu zuten eta hiltzera kondenatu zuten horregatik. Presondegian zegoela idatzi zuen bere lan nagusia: Esquisse d´un tableau des progres de l´esprit humain (Giza izpirituak egindako aurreramenduen zerrenda baterako zirriborroa, 1794). Zigorra bete aurretik bere burua pozoitu zuen.