Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Condillac, Etienne Bonnot de

Frantses filosofoa (Grenoble, 1715 - Fluxeko abadia, Beaugency, 1780). Apaizgoa utzi ondoren Parisa joan zen (1740) eta Fontenelle, Diderot, Rousseau eta Duclos idazle eta filosofoekin jarri zen harremanetan. Garai hartan Essai sur l´origine des connaissances humaines (1749, Saiakera giza ezagutzen jatorriari buruz) eta Traité des sensations (1755, Tratatua zentzumenei buruz) lanak eman zituen argitara. 1758. urtean Luis XV.a Frantziako erregeak Parmara bidali zuen Parmako dukearen semearen irakasle. Parisa itzulitakoan Fluxeko abatetxera erretiratu zen hil arte. Berak esana, ezagutza guztiek zentzumenetan dute oinarria. Haren lan nagusiak Le Commerce et le Gouvernement considérés relativement l´un à l´autre (1776) eta Langue des calculs (1798) dira.