Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Colombe, Michel

Frantses eskultorea (Bourges, 1430 - Tours, 1512). XV. mende bukaerako Frantziako eskultore ospetsuenetakoa izan zen, baina bere lan gehienak desagertu egin dira. Luis XI.a Frantziako erregearentzat (1462) eta Borboiko dukearentzat (1484-1488) egin zuen lana. 1501. urtean Ana Bretainiakoa Frantziako erreginaren zerbitzuan jarri zen (Frantzisko II.a eta Margarita Foixkoaren hilobia, 1502-1507). Aipagarriak dira Ama Birjinaren estatua eta San Jorgeren erliebea (Gaillongo gaztelua).