Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Clifford, William Kingdon

Matematikari eta filosofo ingelesa (Exeter, 1845 - Madera, 1879). Geometria ez-euklidearrak Kant-ek azaldutako a priori-ko egien teoriarekin dituen harremanak aipatu zituen. Materiaren eta espazioaren kurbaren arteko harremana eman zuen, erlatibitatearen teoriaren aitzindaritzat har daitekeena. Horrez gainera, beste zenbait lan egin zituen geometria eta aljebra alorretan.