Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Clézio, Le

(Jaiotza izena, Jean-Marie-Gustave). Idazle frantsesa (Niza, 1940). 1963an, 23 urte besterik ez zuela, Renaudot saria irabazi zuen bere lehen eleberriarekin, Le procés verbal (Lekukotza). Gerora Nouveau romanen bidea utzi eta nolabaiteko tradizio fantastikoari lotu zitzaion. Aipagarriak ditu Terra amata (Lur maitea), L´extase matérielle (Estasi materiala), Le livre des fuites (Ihesen liburua), Onitsha, La guerre (Gerra), La grand vie (Bizitza bikaina), Trois villes saintes (Hiru hiri santu), Désert (Basamortua), Le chercheur d´or (Urre bilatzailea). Bere obretako pertsonaiak hiriko giroan, zibilizazio teknologikoan kokatu ditu sarritan, ihes egin nahian dabiltzala. 2008an Literaturako Nobel saria eman zioten.