Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Clay, Cassius

Estatu Batuetako boxeolaria (Louisville, 1942). Munduko boxeolaririk onenetakoa izan da. Urrezko domina irabazi zuen 1960ko Olinpiar Jokoetan. Munduko txapelduna izan zen pisu handienean. 1964an musulman egin zen eta Muhammad Ali izena hartu zuen. 1967. urtean boxeo titulurik gabe utzi zuten Vietnamgo gerrara joan nahi izan ez zuelako. 1974. urtean berreskuratu zuen urrezko gerrikoa.