Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Clavijo y Fajardo, José

Espainiar idazle eta naturalista (Puerto Arrecife, Lanzarote, 1730 - Madril, 1806). Frantzian hezi zen eta bertan Voltairerekin, Buffonekin eta beste idazle batzuekin jarri zen harremanetan. Beaumarchais idazleak bere arrebarekin ezkontzeko eskatu zion baina Clavijok uko egin zion (gertaera hau hartu zuten Goethek, Clavijo drama idazteko, eta Beaumarchais-ek berak Eugenia drama ontzeko). El pensador aldizkaria sortu zuen Madrilen (1762-1767), eta Espainiako ohitura batzuen aurkako idatziak kaleratu zituen aldizkari horretan. Poesia lirikoak eta dramatikoak idatzi zituen. Madrilgo Museo de Historia Natural izeneko museoko idazkaria izan zen.