Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Carpetbaggers

(Ing. carpet bag, «bidaia hatua»). Estatu Batuetan, Banakuntzarako gerra ondoren, hegoaldeko biztanleek iparraldetik etorritako abentura zaleei eman zieten erdeinuzko izena. Arraza zuriko pobreak ziren gehienak; agintari federalek emandako legeez baliatu ziren (salerosketa librea), eta beltzak zurien aurka altxarazi zituzten. Desagertu egin ziren, ezkutuko elkarte arrazisten eraginez (Ku-Kux-Klan).