Carrache
edo Carracci. Italiar pintoreak, Boloniako eskolaren sortzaileak. v Ludovico (Bolonia, 1555 - 1619). Agostinorekin eta Annibalerekin batera Incamminati akademiaren sortzailea izan zen (Bolonia, 1585). Correggioren eta Veneziako pintoreen kutsua darie bere lanei. v Agostino (Bolonia, 1557 - Parma, 1602). Aurrekoaren lehengusua. Rafael, Corregio eta Veneziako pintoreak izan zituen maisu. Grabatuak egin zituen batez ere. v Annibale (Bolonia, 1560 - Erroma, 1609). Aurrekoaren anaia; familiako pintorerik handiena izan zen. Manierismoa alde batera utzi zuen bere oihaletan, eta molde errealista eta naturalistak erabili zituen. XVII. mendeko klasizismoaren aitzindaria izan zen. Haren lan nagusia Farnese galeriako dekorazioa da (1597-1604).