Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Carpaccio, Vittore

Italiar pintorea (Venezia, 1460 - Venezia, 1525 edo 1526). Gentile Belliniren ikaslea izan zen. Garai hartako Venezian girotutako gertakariak irudikatu zituen, veneziarren eguneroko bizitza eta hiri hartako ikuspegiak. Haren lan nagusiak: Ursula santuaren bizitza (bederatzi oihalez osatua), San Jorge herensugea hiltzen, San Agustin ikasgelan eta Bi emakumeak.