Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cantemir, Dimitrie

Moldaviar printze eta idazlea (Iasi, 1674 - Kharkov, 1723). Petri Handiarekin egin zuen bat turkiarren aurkako borrokan eta Errusiaraino joan zen honekin batera Stanilestiko gudua galdu ondoren (1711). Cantemir bere garaiko gizonik jakintsuenetakoa izan zen. Filosofia, historia eta musika lanak egin zituen. Korana latinera eta errusierara itzuli zituen.