Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Canth, Mina

(Ulrika Wilhelmina Johansson ezkon aurreko izenez). Finlandiar eleberrigile eta antzerkigilea (Tampere, 1844 - Kuopio, 1897). Alargun geratu zen, zazpi seme-alabaren ama, 35 urterekin. Borroka feministari ekin zion; xede horretan idazki eta antzezlan ugari prestatu zuen (Langile baten emaztea, 1885: Sylvi, 1893). Sozialismo humanistaren aldekoa izaki, langileriaren neke eta miseriak azaldu zituen bere lanetan (Patu Latza antzezlana, 1889; Legearen arabera eleberria, 1889). Kritikaren gupida gabeko erasoen ondoren, gizabanakoaren arazoak landu zituen Agnes eleberrian (1892) eta Anna-Liisa antzezlanean (1895).