Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Canterburyko Ipuinak

(Ing. The Canterbury Tales). Geoffrey Chaucer  ingeles poetak (1340-1400) idatzi zuen ipuin multzoa. Bocaccioren Decamerone obraren antzera moldatua dago lana; XIV. mende bukaerako Ingalaterrako gizarteari buruzko erretratu ironikoa dira kontakizunak. 1526. urtean eman ziren lehenengo aldiz argitara.