Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Candrakirti

Indiar teologo eta filosofo budista (VI. mendearen bukaera). Kamalabuddhi-ren ikaslea izan zen, eta madhyamika eskolako prasangika adarraren burua. Lan nagusiak: Prasannapada, madhyamika eskolari buruz, sanskritoz idatzia, eta Madhyamakavatara, tibetanoz idatzia.