Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cangas de Onis

Espainiako hiria (Asturias), Sella ibaiaren ertzean. 6.922 biztanle. Sella gaineko zubia (XIV. m.), Santa Cruz ermita (VIII. mendea, 1632an berriro eraikia). Nekazaritza merkatua, janari industria. Cangas de Onisko epai barrutiak (1.222 km2 eta 45.790 biztanle) bederatzi udalerri hartzen ditu. v Historia. Covadongako Santutegiaren ondoan, Cangas de Onis Asturiasko lehen erregeen egoitza izan zen.