Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Camara Izagirre, Aintzane

Bizkaitar musikalaria (Bilbo, 1958). Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatu zen, Deustuko Unibertsitatean, 1981ean. Musikako goi mailako ikasketak eginak ditu, musikologia, musika pedagogia eta solfeoa, laguntza eta transposizio espezialitateetan, Donostia eta Bilboko kontserbatorioetan. Halaber, piano irakasle titulua lortu zuen Bilbokoan eta musika irakasle gisa jardun du lehen eta bigarren hezkuntzan. 1994-1995 ikasturteaz geroztik EHUko Irakasle Eskolako irakaslea da. Eusko Ikaskuntzako Musika Saileko lehendakaria eta Musiker. Cuadernos de Música Eusko Ikaskuntzako Koadernoak bildumako zuzendaria da 1996tik aurrera.