Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Camargue

Frantzia hegoaldeko lurraldea (Bouches-du-Rhône, Proventza). 870 km2. Rhône ibai deltaren bi aldeetara zabaltzen diren arroz sailek, mahastiek eta belardiek osatzen dute; bertan zezenak eta zaldi txiki zuriak hazten dira. Landaretza eta animalia oso bereziak ditu (flamenkoak, ibisak, kastoreak, dortokak,…). Parke naturala da 1967tik aurrera. Itsas gatza (Salin de Giraud, Frantziako ekoizpenaren erdia).