Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cage, John

Estatu Batuetako musikagile eta piano-jotzailea (Los Angeles, 1912 - New York, 1992). A. Weiss, H. Cowell eta A. Schönberg maisuekin ikasi zuen. Soinu berriak bilatu zituen bere lanetan, eta obra bereziak ondu zituen berak asmatutako musika-tresnetarako, «prestaturiko pianorako» batik bat. Bere lan ezagunenak: Hiru ahotsetarako konposizioa, Prestaturiko piano eta orkestrarako kontzertua, Cartridge Music. Sari ugari jaso zituen.