Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cahen, Claude

Historialari frantsesa (Paris, 1909 - Savigny-sur-Orge, 1991). Erdi Aroko islamaren historian aditua zen, eta Frantziako Unibertsitatera eraman zuen gai horren irakaskuntza. Obrak: L´Islam des origines au début de l´empire ottoman (1970, Islama, sorreratik otomandar inperioaren hastapenetara), La Turquie pré-ottomane (1988, Otomandar gariaren aurreko Turkia), Orient et Occident au temps des croisades (Ekialdea eta Mendebaldea gurutzaden garaian, 1983).