Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cagliostro, Giuseppe Balsamo

(Alessandro deitua). Siziliar abentura zalea (Palermo, 1743 - San Leone, Urbino, 1795). Egiazko izena Giuseppe Balsamo zuen. Ez zuen medikuntza ikasketarik egin, Europa guztia igaro zuen, ordea, benetakoak ez zituen medikuntza ezagutzak lau haizeetara zabalduz. Ospe handia izan zuen Parisen, Luis XVI.aren gortean. Masoiekin harremanak izan zituen eta Egiptoko masoneria sortu zuen. Rohan kardinalaren «lepokoaren auzian» esku hartu zuten 1786an eta, Bastillan preso egon ondoren, Frantziatik egotzi zuten. Handik hiru urtera Erroman atxilotu eta hiltzera kondenatu bazuten ere, azkenik bizi guztia kartzelan igarotzeko zigorra ezarri zioten.