Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cadreita

Nafarroa hego-ekialdeko udalerria (Tuterako merindadea). Mugak: iparraldean Tutera eta Alesbes, hegoaldean Valtierra eta Logroño, ekialdean Valtierra eta mendebalean Milagro. Altuera 288 m. 27,29 km2. 1.869 biztanle ditu (cadreitarrak). Ebro ibaia igarotzen da udalerriaren hego-mendebaletik. Hizkuntza, gaztelania. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza (barazkiak, bazkarako landareak. Langileen % 50) eta honen inguruan sorturiko kontserba industria (langileen % 33) dira. v Historia. Antso V.a Ramirez Nafarroako erregeak konkistatu zien Cadreita arabiarrei 1084. urtean. XII. mende hasieratik aurrera elizaren eta jaunen eskuetan egon zen Cadreitako jaurerria. 1617an sortu zen Cadreitako markes herria eta XX. mendera arte Alburquerqueko dukeen esku egon da. Cadreita izan da jatorri feudaleko jabetza eta ordenamenduak izan dituen Euskal Herriko azken herrietako bat. Bestalde, Errege Bardeak zuzenean erabil ditzaketen herrien artekoa da Cadreita.