Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cabezón, Antonio de

Espainiar musikagile eta organo-jotzailea (Castrillo, Burgos, 1510 - Madril, 1566). Itsua bazen ere, musikarako dohain handiak erakutsi zituen gaztetatik. Hamasei urte zituela, Gaztelako errege kaperako organo-jotzaile izendatu zuten eta harrezkero Karlos I.aren eta Filipe II.aren zerbitzuan egin zuen lan. Organorako ondu zituen lanak garai hartako garrantzitsuenak dira. Aipagarria da Diferentziak obra (bariazio instrumentalak). Haren lan nagusiak Hernando bere semeak eman zituen argitara Tekla, harpa eta biuelarako musika lanak, 1578).