Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Byrd, Richard

Itsasgizon, hegazkin gidari eta esploratzaile amerikarra (Winchester, Virginia, 1888 - Boston, 1957). Ipar Burua gainetik igaro ondoren (1926), espedizio ugari egin zuen Antartikara. 1929. urtean Hego Burua gainetik igaro eta Little America izeneko basea ezarri zuen Baleines badian.