Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Buzzati, Dino

Italiar idazlea (Belluno, 1906 - Milan, 1972). «Errealismo magikoa»-ren aldekoa izan zen Bontempelli eta Gandolfirekin batera. Fantasiazko bi kontakizun harrigarrirekin plazaratu zen: Barnabò delle montagne (Barnabò mendikoa, 1933) eta Il segreto del bosco vecchio (Baso zaharreko sekretua, 1935). Il deserto dei tartari (Tartaroen basamortua, 1940) da Buzzatiren eleberririk ezagunena. Lan honetan, Kafkaren moldeetatik ez oso urrun, estilo trinkoa eta soila erabiliz, eta metaforaz eta alegoriaz baliatuz, mundua gizonaren inguruan dardaratzen den sentsazioa ematen du aditzera. Beste lan batzuk: Paura nella Scala (Izua eskaleretan, Sessanta racconti (Hirurogei ipuin, 1958), Il grande ritratto (Erretratu handia, 1960), Un amore (Amodio bat, 1963).