Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Buzunaritze-Sarrasketa

Nafarroa Behereko udalerria, Donibane-Garaziko kantonamenduan (Garazi). Mugak: iparraldean Buztintze-Iriberri, Lakarra eta Gamarte, ekialdean Ibarla eta Hozta, mendebalean Donazaharre, eta hegoaldean Ahatsa-Altzieta-Baskazane eta Lekunberri. 12,04 km2 eta 190 biztanle. Herriguneak: Buzunaritze eta Sarrasketa (buzunariztarrak; sarrasketarrak). Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 67. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritua da.  v  Historia. Bi herrigune hauek batu egin ziren 1841. urtean udalerri bakarra osatzearren. Buzunaritze eta Sarrasketa 1513. urteko dokumentu batean agertzen dira lehen aldiz.