Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Broch, Hermann

Austriar eleberrigilea (Viena, 1886 - New Haven, Connecticut, 1951). Familiako oihal lantegian ingeniari gisa jardun ondoren, aski berandu, lotu zitzaion literaturari. Lehen lanean, Die Schlafwandler (Amesgileak, 1929-1932) trilogia, Wilhelm II.a enperadorearen garaia azaldu zuen: 1888, Pasenow edo Erromantizismoa; 1903, Esch edo Anarkia eta 1918, Huguenau edo Errealismoa, liburu bakoitzean kontakizun prozedura desberdina erabiliz. Hitlerren Alemania Austriaz jabetzean (Anschluss, 1938) Estatu Batuetara erbesteraturik, Princeton unibertsitatean irakasle egon zen, jendetzaren psikologiari buruz idatzi zuen saiakera saritua izan ondoren (Massenpsychologie). Beste zenbait obra: Der Tod des Vergil (Virgilioren heriotza, 1941); Die Schuldlosen (Errugabeak, 1950); Der Versucher (Tentatzailea, 1953).