Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Brodsky, Joseph

Estatubatuar poeta, jatorriz errusiarra (San Petersburgo, 1940 - New York, 1996). Lehenengo poemak inguru intelektualetan argitaratu zituen, baina bere poesia, iraultzailea ez bazen ere, agintariek kanon ofizialetatik urrunegi zegoela iritzi zioten eta bost urteko erbestealdira kondenatu zuten. Brodskyk errealismo sozialistatik urrun bilatu zituen bere ereduak; lan neoklasikoak egin zituen, eta lehentasuna eman zion odari eta elegiari: Muinoak eta beste poema batzuk (1966), Geldialdi bat basamortuan (1970). 1972an Estatu Batuetara joan zen eta hango hainbat unibertsitateetan aritu zen irakasle. Ama hizkuntzan idatzi zituen erbestealdiaren oinazeak: Aldi eder baten amaiera (1976), Diskurtsuaren atalak (1977). 1983an Ahapaldi berriak Augustan (1983) argitaratu zuen, eta 1987an Uranio. 1987an Literatura Nobel saria eman zioten.