Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Brocario, Arnaut Gilen

Euskal Herriko lehen inprimatzailea (XV. mendea). 1492. urtean Masparrantheren Regulas liburua, latinez idatzirikoa, eman zuen argitara Iruñean. 1495. urtean egile ezezagunaren Epílogo en medicina y cirugía conveniente a la salud argitaratu zuen eta urtebete geroago Castrovolen Comentarios morales lana.