Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bratsk

Errusiako hiria, Irkutsk probintzian. Angara ibaiaren ertzean dago, Baikal aintziraren ipar-mendebaletik 500 km-ra. 240.000 biztanle (1985). Meatze eta metalurgia hiri garrantzitsua. Hiritik 30 km-ra munduko zentral hidroelektriko handienetako bat dago.