Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Brassens, Georges

Frantses musikagile eta abeslaria (Sète, 1921 - Paris, 1981). Bere kantuak, gitarra batez lagundurik gehienetan, adiskidetasunari (Jeanne, Chanson pour l’Auvergnat, Les Copains d’abord), amodioari (Je me suis fait tout petit, La Première Fille, Rien à jeter) eta herioari (Le Testament, Pauvre Martin) buruz mintzo dira, eta protesta kutsua ere badute (La Mauvaise Réputation). Bere lanetan Villon, V. Hugo eta P. Forten olerkiak ageri dira, beste batzuen artean.