Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Braun, Eva

Hitlerren maitale eta emaztea (Munich, 1912 - Berlin, 1945). Hamabost bat urtez Hitlerrekin harremanak izan ondoren, 1945eko apirilaren 29an ezkondu ziren Berlingo bunkerrean; hurrengo egunean beren buruez beste egin zuten biek. Ez dirudi eraginik izan zuenik Hitlerren bizitza politikoan.