Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Braun, Werner von

Alemaniar ingeniaria (Wirsitz, 1912 - Alexandria, 1977). Oberthen laguntzaile izan zen atmosferara koheteak igortzen. 1936tik aurrera gerra koheteak ikertu zituen Peenemündeko zentroan. 1944an V2 koheteak prestatu zituen. 1945. urte hasieran, AEBak bonbardatu behar zituzten irispide luzeko koheteak ikertzen ari zen. Estatu Batuek gerra irabazi zutenean, 1945eko abuztuan, Fort Bliss zentroko teknika zuzendari izendatu zuten eta Estatu Batuetako hiritartasuna eman zioten. Jupiter kohetearen proiektua egin zuen eta 1960an NASAn hasi zen lanean, Apolo eta Skylab planak bideratuko zituen Saturno kohetearen arduradun gisa.