Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bradley, James

Astronomo ingelesa (Sherborne, 1693 - Chalford, 1762). Behaketa ugari egin ondoren izarrak urtean zehar mugitu egiten zirela ikusi zuen, baina mugimendu hori ezin zitekeela Lurraren mugimenduarekin bateratu. Argiaren abiadura zehazteko modu berri bat asmatu zuen, berak baino lehen Roemer-ek emandakoa baino zehatzagoa. 1733an Jupiter-en diametroa neurtu zuen eta izarren mapa bat egin.