Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bradipodido

izond. Zool. Hortzgabeen ordenako animalia ugaztunez esaten da. Ilea luzea eta sarria dute, burua handia eta ibilera nagia. Aurreko besoak luzeak eta sendoak dituzte, eta atzaparrak ere bai. Bi dira familia honetako animalia motarik ezagunenak: hiru hatzetako nagia, (Bradypus tridactylus), Brasil, Venezuela eta Guyanan bizi dena, duen koloreagatik nagi grisa esaten diotena, eta (Choloepus didactylus), hatz biko nagia, marroi kolorekoa dena.