Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bragg, William Henry

Fisikari ingelesa (Wigton, Cumberland, 1862 - Londres, 1942). Leedseko unibertsitateko irakaslea izan zen, eta geroago, Davy-Faraday ikerketa laborategietako zuzendaria. Bere semearekin batera Nobel saria eskuratu zuen bere izena daraman legeari esker (1915). X izpien bidez kristalen egitura ikertu zuen.