Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

braditeleozinesia

iz. Med. Zerebeloan eritasunen bat (tumorea, atrofia, hantura) duten eriei egiten zaien froga, sudurra behatz erakusleaz ukitzean datzana. Begiak itxita zein irikita egin daiteke froga. Zerebeloan kaltea duen aldea zein den, alde horretako eskuko behatzaz ukitu behar du eriak sudurra. Hasieran, zuzen eramaten du behatza baina sudurrera iristeko zentimetro gutxi batzuk falta zaizkionean geratu egiten da bat-batean, eta ondoren poliki jarraitzen du aurrera sudurra ukitu arte.