Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bourdieu, Pierre

Frantses soziologoa (Denguin, Pirinio Atlantikoak, 1930). Goi mailako eskolako ikasle izan zen, filosofiako agregatu ondoren eta 1982. urteaz geroztik soziologiako irakasle Frantziako Eskolan. Jean-Claude Passeronekin ugalketa sozialaren inguruko eskola mekanismoei buruz egin dituen lanengatik da batez ere ospetsu: Les Héritiers (1966, Oinordekoak), La Reproduction: éléments d'une théorie du système d'enseignement (1970, Ugalketa: hezkuntza sistemaren teoria baten osagaiak). Lan ugari idatzi ditu, zeinetan gogoeta teorikoa eta ikerketa lana lotzen dituen: Un art moyen, les usages sociaux de la photographie (1965, Erdi mailako arte bat, argazkilaritzaren erabilera sozialak), La Distinction, critique sociale du jugement (1979, Bereizketa, epaiaren kritika soziala), Les Règles de l'art: genèse et structure du champ littéraire (1992, Artearen arauak: literatura alorraren sorrera eta egitura). Soziologian, Bourdieuren lanek oinarrizko bi kontzeptu nabarmendu dituzte: alorra, bizitza sozialaren maila (eskola, esate baterako), era objektiboan erakunde eran definitzen dena; era izaera, egitura sozialek gizarte eragileen izaeran eta gorputzean eragiteko modua. Alorraren eta izaeraren arteko harremana zehaztuaz uler ditzake soziologiak gizarte errealitatearen eraikuntza mekanismoak.