Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bourgeois, Louise

Frantses eskultorea (Paris, 1911). Aspaldian Estatu Batuetan bizi da. 1949an egin zuen lehenbiziko egurrezko eskultura monumentala –Itsua itsua gidatzen–. 1951n estatubatuar herritartasuna eman zioten; urte berean erosi zion MOMAk Irudia lotan obra. 1966an Eccentric Abstraction izeneko erakusketa ospetsuan parte hartu zuen. 60ko hamarraldian Italiara jo eta marmola landu zuen. 1982an antolatu zuen New Yorkeko MOMAk Bourgeoisen lehen atzera begirako erakusketa handia, ehun obratik gora erakutsiz. 1991n Frantziako Kultura ministerioaren sari nagusia jaso zuen, eta 1994an Parisko Arte Moderno Museoak bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen.