Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bouquet, Michel

Frantses antzezlea (Paris, 1926). Hamalau urte zituela eskola utzi eta hainbat lanbidetan aritu zen, baina bere ametsa antzezle izatea zen. Kontserbatorian sartu zen eta 1944an egin zuen debuta, Claude Géraldyren La Première Étape (Lehenengo etapa) lanean. 1946an Gérard Philiperekin batera Albert Camusen Caligula egin zuen eta Jean Anouilhen Rendez-vous de Senlis (Senlis-eko hitzordua) lanean paper bat interpretatu zuen. Horrez gainera, Romeo eta Julieta, L'Invitation au château (Gonbidapena gaztelura), L'Alouette (Hegazabala), Pauvre Bitos (Bitos gaixoa) lanetan parte hartu zuen. Bouquetek bai egile klasikoak –Molière (Zekena), Diderot (Rameauren hiloba), Shakespeare (Henrike IV.a)–, bai modernoak –Beckett (Godot-en zain), Ionesco (Errinozeroak), Pinter (No Man´s Land) egin ditu–. Zinemari dagokionez, Jean Grémillonen Pattes blanches (1948, Hanka zuriak) filmean zoro begirada zuen gazte alproja baten papera egin ondoren, era horretako zenbait pertsonaia egin izan ditu zineman. Film nagusiak hauek ditu: Femme infidèle (1968, Emakume desleiala), Juste avant la nuit (1971, Gaua baino lehen), Un condé (1970).