Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bordet, Jules Jean Baptiste Vincent

Belgikako sendagilea (Soignies, 1870 - Brusela, 1961). Zenbait behaketa egin ondoren, sueroa 55°C-tara irakin ezkero antigorputzak ez zirela desegiten ikusi zuen. 1906an kukurruku eztularen baziloa aurkitu zuen, eta gaixotasun horren kontrako immunizazio modua. 1919an Medikuntza eta Fisiologia Nobel saria eman zioten.