Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bordes, Charles

Musikagile frantsesa (Rochecorbon, 1863 - Toulon, 1919). César Francken ikaslea, kapera maisua izan zen Saint-Gervaisen. Chanteurs de Saint-Gervais elkartearen sortzailea, XV, XVI eta XVII. mendeetako polifonia musika berpizten lagundu zuen. Alexandre Guilmant eta Vincent d’Indyrekin batera Schola Cantorum sorreran izan zuen parte (1894). Archives de la tradition basque, l’Anthologie des maîtres religieux primitifs, Chansonniers du XVI siècle eta 18 mèlodies pour chant et piano eman zituen argitara.