Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Borden, Gail

Estatu Batuetako asmatzailea (New York, 1801 - Texas, 1874). Urre bila ari zirenentzat elikatzeko eta ondo kontserbatzeko janaria aurkitzen ahalegindu zen. Behi haragiz lortutako gai bat jarri zuen salmentan, pemmicam izenarekin. 1850. urtetik aurrera esnearekin beste gai bat ateratzeko saioak egin zituen eta esne lurrundua atera zuen. Fruitu edariak ere asmatu zituen.