Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

boido

izond. Zool. Boaren familia bereko narrasti ezkatadunez esaten da. Handiak izaten dira; isatsa motza izaten dute eta begiak txikiak. Zenbait motek bi luzakin izaten dituzte atzealdean alde banatara. Ameriketan, Europa ekialdean, Asiaren mendebalean, Afrikaren iparraldean, Madagaskarren eta Malaysiako hainbat uhartetan bizi dira. Mota honetakoak dira: anakonda, boa hertsatzailea eta ortzadar boa.