Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Boileau, Nicolas

(Boileau-Despréaux deitua) Idazle frantsesa (Paris, 1636 - Paris, 1711). Epaile baten semea zen; zuzenbide ikasketak egin zituen baina aita hiltzean letretara osoki eman zen. La Fontaine, Molière eta Racineren laguna izan zen. 1967an plazaratu zuen bere lehen liburua: Satires, gustu edo estilo txarreko idazleen aurkako satira multzoa. Munta handiagoko idazlanei ekin zien Epîtres (Epistolak), Art poétique (Arte poetikoa) eta Le Lutrin poemaren lehen kantak argitaratuz (1674). Racinerekin batera, erregearen historiografo izendatu zuten 1677an. Gero satirak eta epistolak argitara ematen jarraitu zuen, baita Le Lutrin-eko kantak ere. 1693an Perraulten aurkako polemika bati ekin zion Réflexions sur Longin (Longini buruzko gogoetak), Querelle des Anciens et des Modernes (Zahar eta Modernoen arteko gatazka) plazaratuz eta molde klasikoen alde agertuz.  v  Boileauren ekarria erabakiorra izan zen klasizismo frantsesaren ezarpenerako.