Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

boiar

(Lat. Boii) iz. eta izlag. Erdialdeko Europako herri zelta, gaurko Alemaniako hegoaldeakoa. K.a. V. mendean bi taldetan banatu zen. Lehena Italiako Penintsulako iparraldera joan zen (Bolonialdea) eta erromatarrek menderatu zuen K.a. 191. urtean. Bigarrena egungo Bohemian geratu zen, baina I. mendean germaniar markomanek egotzi eta Panonia (egungo Hungaria) eta Akitania aldera (Bordele, Allier) jo zuen.