Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bloom, Claire

Zinema eta antzerki antzezle ingelesa (Londres, 1931). Chaplinen Gasargia (1952) filmari esker egin zen ezaguna. Besterik ere egin du orduz geroztik: Harreman errudunak (1963) George Cukorren aginduetara, Sammy eta Rosie bapo dabiltza (1988) Stephen Frearsekin, eta Krimenak eta delituak (1990) eta Afrodita ahaltsua (1995), Woody Allenekin. Telebistarako ere lan asko egin du: Cyrano de Bergerac (1995), Hamlet, Prince of Denmark (1980), Ellis Island (saila, 1984), Lady and the Highwayman (1989,) The Lady in Question (1999), etab.