Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Blondel, Maurice

Filosofo frantsesa (Dijon, 1861 - Aix-en-Provence, 1949). 1897an Aix-en-Provence-ko Unibertsitateko irakaslea izendatu zuten. Ekintzaren inguruan egin zituen batez ere bere gogoetak. Ekintza behar bat dela baieztatzen zuen bere lanetan. Bere lehen lana «Lehen ekintza» izenez ezagutzen da: L’action. Essai d’une critique de la vie eta d’une science de la pratique (Ekintza. Biziaren kritika bat praktikaren zientzia baterako saioa, 1893). Eliza Katolikoaren aldekoa izan zen eta Eliza Katolikoaren krisi intelektualean garrantzi handiko lekua izan zuen. Lan nagusiak: Histoire et dogme (Historia eta dogma, 1904); Le problème de la philosophie catolique (Filosofia katolikoaren arazoa, 1932); L’être et les êtres (Izakia eta izakiak). Essai d’antologie concrète et intègrale (Antologia zehatz eta oso baten saioa, 1955), etab.