Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Blondel, Jacques François

Etxe eta hiri arkitekto eta teorigile frantsesa (Erruan, 1705 - Paris, 1774). Arkitektura eskola bat sortu zuen (1734). Gisa berean, lan teoriko eta praktiko ugari eman zuen argitara: De la distribution des maisons de plaisance et de la décoration en général (Atseden etxeen banaketaz eta dekorazioaz, oro har, 1737), L’Architecture française (Arkitektura frantsesa, 1752-1756), Cours d’architecture civile (Arkitektura zibileko ikastaroa, 1771). 1765. urtetik aurrera, parlamentuko egoitza, artzapezpikuarena eta udaletxea eraiki zituen.