Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bloy, Léon

Idazle frantsesa (Périgueux, 1846 - Bourg-la-Reine, 1917). Parisen hartu zuen egoitza 1864an, eta miseria gorrian bizitu zen. Katoliko sutsua, polemikoa. Haren artikulu bortitzek era guztietako jendearekin haserrarazi zuten, baita katolikoekin ere. Le désespéré (1886), eleberri autobiografikoak istiluak sortu zituen. Gainerako lanetan bere oinazeak, estuasunak eta argialdi izpiritualak azaltzen ditu : La Femme pauvre (Emakume pobrea, 1897) eleberria; Les Dernières colonnes de l’Église (Elizaren azken koloniak, 1903), saioa. Zortzi liburukietan azalduriko egunkaria da Bloyren lan nagusia.